CORSAM INNOVA igogailuen instalazioan eta oztopo arkitektonikoen ezabapenean espezializatutako eraikuntza eta mantentze-enpresa da. Horretaz gainera, bulego eta eraikuntzen mantentze-lanak ere egiten ditugu.
Gure konpromisoa etengabeko berrikuntza eta hazkundea izanik, CORSAM INNOVA-k, bere 10. urteurrenarekin bat, teknologia, berrikuntza eta garapenean inbertsio handia egingo du datozen egunetan, eta Bidasoa eskualdeko biztanleei honen berri eman nahi diegu, bai komunikabideen bitartez eta baita enpresa, lan-eskaintza eta promozio eremuan dauden erakunde publikoen bidez ere.
CORSAM INNOVA Brokk 110 eraispen-robot elektroniko bat erostera doa.
Espainiar estatuan erabiliko den mota honetako lehen robota izango da. Hori dela eta, enpresa fabrikatzaileko ordezkariak ere etorriko dira aurkezpenean parte hartzera. Aurrerapauso honek, moduluzko eraikuntza sistemak hobetzeko egindako lana eta inbertsioarekin batera, CORSAM INNOVA bere sektoreko puntako enpresa bihurtuko du.
Eraispen-robot berri honen ezaugarri guztiak aipatu ordez, ikus ditzagun azken teknologiaz hornitutako robot honen erosketak ekarriko dituen hobekuntzak, bai Bidasoa eskualderako eta baita bai gure enpresako langile eta bezeroentzako ere.
Lan-baldintza hobekuntzak
- CORSAM INNOVA-ren helburuetako bat, langileak lan-egoera gogor eta arriskutsuenetatik aldentzea da. Teknologia berri honi esker, eraispen eta eraikuntza egoera kontrolagaitzetan ibiliko diren langile kopurua murriztu daiteke, eta langileak ingurune seguruago batean lan espezializatua egitera bideratu, eguraldiaren gora-beheretatik babestuak, kalitatezko eraikuntza modular lanak egin ditzaten.
Bezeroentzako hobekuntzak
- CORSAM INNOVA-k eraispenak egingo diren eremuetan auzo eta eraikuntzentzako arazoak txikiagotu nahi ditu, horretarako jardueren iraunaldia murriztuz eta, neurri berean, eraispenen ondorioz sortzen diren giro-hauts kopurua gutxituz. Ikus daiteke hobekuntzak gure bezeroei bideratuak izateaz gain, inguruko auzotarren egoera, eta jarduera aurrera eramango den herriaren aire-kalitatea hobetzea ere helburu dugula. Airearen kalitateari dagokionez, aipatu behar dugu robota elektrikoa dela eta bere energia-kontsumoa ahal bezainbeste gutxitu dela.
Bidasoa eskualdearentzako hobekuntzak
- Estatuan lehen aldiz Brokks 110 modeloa erabiltzeak CORSAM INNOVA-ri estatu mailako eta nazioarteko publizitatea ekarriko dio. Markaren banatzaileak estatu mailan eta fabrikatzaileak berak Europa mailan, lehen erosketa honen berria zabaltzeko interes handia erakutsi dute, eta horretarako CORSAM INNOVA eta Bidasoa Eskualdea, merkatu globalean nabarmentzen diren mugaz bestaldeko industria garapenaren eredu gisa hartuko dituzte inbertsio teknologikoari dagokionez.
Hori guztia kontutan hartuta, 2017ko otsailaren 3an egingo den Brokks 110 robotaren aurkezpenean Udaletxe, Foru Aldundi eta hainbat erakundetako ordezkariek parte hartzea gustatuko litzaiguke, eskuratzean parte hartu dutun enpresez gain, elkarrekin proiektu berritzaile eta teknologiko honekiko babesa adierazteko.
Ekitaldia 2017ko otsailaren 3an Maria Cristina hotelean egingo da.
- Eguerdiko 12:00-13:00 artean enpresaren eta teknologia berri honen aurkezpen labur bat egingo dugu, bere ezaugarri tekniko eta abantailak azpimarratzeko. Ondoren, robotaren ahalmen eta doitasunaren erakustaldi bat egingo dugu. Ekitaldiaren amaieran argazki saio txiki bat egingo da.
- Eguerdiko 13:00-14:00 artean, giro lasaiago batean, robotaren argazkiak atera ahal izango dira eta teknologia berri honek CORSAM INNOVA eta Gipuzkoara ekarri ditzaken onurez arituko gara.
Robotaren pisua 990kg da eta bere neurriak txikiak dira. Zabalera garraio moduan 80 cm (1,58 m euskarriak zabaltzean), luzera 1,88 m eta altuera 1,20 m gehienez. Hala ere, besoa luzatzean, robotak 3 metroko ekintza-erradioa du.